Joseba Sarrionandia / Ruper Ordorika: Hitzak eta doinuak

2023ko apirilaren 20an, Euskal etnopoloaren mintegiaren baitan, Joseba Sarrionandiak eta Ruper Ordorikak "Hitzak eta doinuak" izeneko mintzaldi kantatua eskaini zuten Baionako euskal museoan. Jon Casenave-k ekitaldi honetan egin zuen sar-hitza irakurgai.
Joseba Sarrionandia / Ruper Ordorika: Hitzak eta doinuak
2023ko apirilaren 20ko mintzaldi kantatua © Lorentxa Saragueta

Bilboko unibertsitatean 1977an elkar ezagutu eta gero hainbat egitasmoetan bidaide izan dira Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika: Pott Banda hasteko, eta geroztik…Hainbat kantu eta testu elkarrekin onduak.

Euskal etnopoloaren 2022-2023ko mintegiaren karietara, Euskal kultur erakundeak eta ARI laborategiak (UMR Passages) antolatutako mintzaldi kantatua izan zen Baionako Euskal Museoan.

Jon Casenave Bordeaux-Montaigne unibertsitateko irakasle eta ikerleak, "Joseba Sarrionandia / Ruper Ordorika: Hitzak eta doinuak" ekitaldian egin zuen sar-hitza irakur dezakezue.

Ruper Ordorika (Oñati-1956) Ruper Ordorika ahots bereziko kantaria dugu, musikaltasun oparoaz gain, testu bikainak lantzen dituena. 20 diskatik gora enrejistraturik, maila gorenean dabil euskal musikan, dela berak idatzitako kantuekin dela Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin.

Joseba Sarrionandia (Iurreta-1958) Soziologia eta filologia ikasi zuen. Gartzelan egon zen, 1980tik 1985era arte, eta, geroztik, exilioan ibili da, 2020an Euskal Herrira itzuli zen arte. Euskal idazle gorenetakoa da eta obra anitza eta maila handikoa idatzi du.

Gehiago jakin