Iragana orainaldian: Historia, oroimena, ondarea, ahozko artxiboen ikuspegitik
Dordoinako ibarraren adibidea
Bigarren Mundu Gerla bururatzean, Frantses estatuak urtegi handiak eraikitzen ditu argindarra ekoizteko. Hamar bat herri irentsiak dira. 70 urte geroago, Dordoina-Garaian, ahozko artxiboak eginak dira tokiz aldatuak izan diren familiekin.
Euskarazko bat-bateko itzulpena: Ekaitz Bergaretxe
Ikus Armelle Faure-k mintzaldian erabili zuen Power Point-a (PDF - frantsesez)
Armelle Faure antropologoa eta nazioarteko aholkulariak hamar bat urte pasa ditu Afrikan, Asian eta Madagaskarren, Munduko bankuaren operazio batzuen karietara bereziki. Bere lanean, biztanleen, lurraldearen eta modernizazio azpiegitura handien arteko loturak aztertzen ditu, eta bereziki antolaketa proiektuek eragiten dituzten biztanleen desplazamenduak. Frantzian, Dordoinako ibarrean, XX. mendean tokiz aldatuak izan diren biztanleen lekukotasunak bildu ditu azken urteetan. Biztanle horien lurrak eta etxeak urez estaliak izan ziren urtegi hidroelektriko andana bat eraiki ondoren.
Gehiago jakin
Bibliografia adierazgarria
Le pays bissa avant le barrage de Bagré. Sepia argitaletxea, 1996
Bort-les-Orgues, les mots sous le lac. Récits et témoignages d’avant le barrage. Privat argitaletxea, 2012
Voyage à Diên Biên Phu : retour aux racines sur les lieux de bataille. Elytis argitaletxea, 2014
100 témoignages oraux. La vallée de la Dordogne et ses 5 grands barrages. Patrimoine, barrages et habitants. Guide des sources/catalogue. EDF eta Corrèze eta Cantal-eko Artxiboak, 2016