Gerra ondorengo memoria ahozko testigantzen bidez

Gerra ondorengo memoria ahozko testigantzen bidez
Aitzpea Leizaola © Biarritz Studio Photo

2000 urtean, Leonen hobi komunak zabaltzearekin batera, gerra zibila (1936-1939) amaitu eta sei hamarkada beranduago Espainiako gerraren auzia lehertu zen, Trantsizio delakoak ezarritako isiltasuna ituna hautsiz. Deshobiratzeek azaleratutakoa ez ziren soilik gerra frenteko kontuak izan, ordea. Gerra bera baino krudelagoa izan zen gerra ostea, eta bereziki gerra ondoko errepresioa. Ahozko lekukotzek berebiziko garrantzia izan dute lehenik eta behin hobiak kokatu eta topatzeko garaian. Baina baita memoriaren eraikuntzan eta, batez ere, beronen gizarteratzean. Espainiako gerrak Euskal Herrian utzitako arrastoak arakatzea du helburu hitzaldiak, pentsatuaz ahozko lekukotzek duten pisua.

Aitzpea Leizaola antropologoa da, irakasle EHUn 2001 geroztik. Paris 10 Nanterre Unibertsitatean egin zituen antropologia eta hizkuntzalaritza ikasketak eta doktoretza. Mugaren inguruko tesia eginik, gerra zibilaren memoria ikertzen dihardu 2003az geroztik.

Gehiago jakin

Bibliografia adierazgarria

Ikus: https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=740676