Generoa euskal dantzan
Euskal dantzan zenbait belaunalditan nesken eta mutilen dantzak bereizi izan ditugu. Eta nesken jantziak eta mutilen jantziak. Dantza egiteko moduak ere bereizi izan ditugu: mutil moduan dantzatu; neska moduan dantzatu. Baina nondik dator bereizketa hori? “Beti” izan dira nesken eta mutilen dantzak, janzkerak eta dantzakerak? Eta ez bada betidanikoa, noiztik eta zergatik banatzen dira euskal dantzak horrela? Euskal dantzetan emakumeak eta gizonezkoen rol estereotipatuak (janzkera, errepertorio eta dantzakera bereiziak) noiz eta nola eraiki ziren aztertuko du Oier Araolaza-k.
Mintzaldi hau Eusko Ikaskuntza-ren partaidetzarekin antolatua izan da.
Oier Araolaza Gizarte Komunikazioan doktoreak (EHU/UPV) euskal dantza eta genero-identitatea ikertu ditu. Gizarte eta Kulturazko Antropologian eta Informazio Zientzietan lizentziatua. Dantzan.eus-en editorea, ikertzailea eta dibulgatzailea. Dantzaria Argia eta Kezka dantzari taldeetan.
Gehiago jakin
Bibliografia adierazgarria
- Gregorio Santa Cruz dantza maisua: 1898-1980, Ego Ibarra – Eibarko Udala, 1998.
- Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan, UEU, Eibar, 2020.
- Euskal dantza, Etxepare Euskal Institutua, Donostia, 2021.
Artikuluak
- 2018. «El último aurresku. Género, danza y nacionalismo vasco a comienzos del siglo XX». Pasado y memoria. Revista de Historia Contemporánea (17): 235–257.
- 2016. «Las Poxpolinak: género y nacionalismo en la construcción del modelo de las bailarinas vascas» in . La Investigación en danza en España 2016, 2:179–185. Valencia: Mahali.
- 2008. «Arrateko Amaren dantzak: XXI. menderako tradizio bat». Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore 11: 237–251.
- 2006. «Prólogo» in Jimeno Jurío, José María. Danzas tradicionales de Navarra. Obras completas 54. Pamplona/Iruña: Pamiela, Udalbide y Euskara Kultur Elkargoa.