CNRS-ak euskal dantzaz eta musikaz egin inkesten aurkezpena (1947-1973)
Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Pichonnet-Andral bi kolektatze misio egin zituzten Euskal Herrian 1947 eta 1973 artean, Arte eta Tradizio Popularren Museo Nazionalaren bidez (« Musée National des Arts et Traditions Populaires »). 1958an Parisen iragan zen bertsu lehiaketa bat grabatu zuten. Euskal Herriarentzat aberasgarria izan zen soinu artxibo fondo honen osaketaren testuingurua eta edukia aurkeztu dizkigu Marie Hirigoyen Bidart-ek mintzaldi honetan, egindako hiru landa terrenoak aipatuz.
Mintzaldia Iparraldeko kontserbatorioarekin ko-antolatua izan zen, Arteen Artean programaren kari.
Marie Bidart Hirigoyen herri musika eta kantu irakaslea da, herri musiken saileko koordinatzailea, Iparraldeko Kontserbatorioa. Musikaria eta kantaria, musikologian doktoregotza eginik Iparraldeko kantu monodikoari buruz.
Gehiago jakin
- Harremana: Marie Hirigoyen Bidart