Bonaparte printzearen euskal euskalkien ikerketa: lanketa zientifiko eztabaidaezina?

2021eko apirilaren 15ean, Euskal etnopoloaren mintegiaren baitan, Kepa Altonaga-k eman zuen hitzaldiaren bideoa.
Bonaparte printzearen euskal euskalkien ikerketa: lanketa zientifiko eztabaidaezina?
Kepa Altonaga CC-BY-SA Dani Blanco, argia.eus

1856-1869 bitarteko urteetan Luis-Luziano Bonapartek abiatu zuen euskal dialektoen sailkatzeko eta biltzeko lan erraldoia, tokiko hainbat euskararen puntako adituen ekarpena eta lana antolatzen zituela.

Kepa Altonaga-k euskararen historian mugarri izan zen egitasmo honen irakurketa kritikoa proposatzen digu.

Mintzaldi hau  Bilketa eta Baionako mediateka-ren partaidetzarekin antolatua izan da.

 

Kepa Altonaga biologia irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), bai eta idazlea. Bere saiakeretan zientzia, historia eta Euskal Herria uztartzen ditu. 

 

Gehiago jakin

Saiakerak

  • Duvoisin kapitainaren malura. Pamiela argitaletxea, 2018
  • Patagoniara Hazparnen barren. Lotilandiakoak herri birlandatuan, Pamiela argitaletxea, 2018
  • Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa, Pamiela argitaletxea, 2011
  • Etxepare Aldudeko medikua, Euskaltzaindia-EHU, 2006