Bizkaiko abendu erronden bilakaera: diskurtsoak eta praktikak

2023ko azaroaren 16an, Euskal etnopoloaren mintzaldien baitan, Itziar Navarro Ibañez-ek eman "Bizkaiko abendu erronden bilakaera: diskurtsoak eta praktikak" izeneko mintzaldiaren grabaketa.
Bizkaiko abendu erronden bilakaera: diskurtsoak eta praktikak
Itziar Navarro Ibañez © Alaia Cachenaut

Mintzaldi honetan, Bizkaiko zenbait herritan Gabon aurreko garaian egiten diren kantu-errondak ikuspegi sozial eta musikaletik aurkeztu zituen Itziar Navarro Ibañez-ek, talde bakoitzaren praktikak eta hauei loturiko diskurtsoak konparatu asmoz.

Mintzaldia Iparraldeko kontserbatorioarekin ko-antolatua izan zen, Arteen Artean programaren kari.

 

Itziar Navarro Ibañez musikaria eta etnomusikologoa da. 2017tik Soinuenea-Herri Musikaren Txokoan teknikari lanetan dabil, eta Bartzelonako Autonoma Unibertsitatean doktoretza-tesia burutzen ari da Jaume Ayatsen zuzendaritzapean.

Bibliografia
(2022). Soinu-tresnak euskal herri-musikan. Entziklopedia. Aerofonoak II. Soinuenea. [Beste hainbatekin batera egile, zuzentzaile]
(2021). Soinu-tresnak euskal herri-musikan. Entziklopedia. Aerofonoak I. Soinuenea. [zuzentzaile]
(2019). Popular Music Revisited. In: Okiñena, J. (Ed.) The History of Basque Music. University of Nevada (Reno)-Musikene.
(2018). Transformations in the Bertsolaris’ Singing Style in Oiartzun since the Mid-20th Century. [Argitaratu gabeko master-tesia, Georg-August-Universität-ean eta Xenpelar Dokumentazio Zentroan kontsultagarri].

Gehiago jakin