Ahozko euskal literatura: generoak eta adibideak

Ahozko euskal literatura: generoak eta adibideak
Xabier Paya © Biarritz Studio Photo

« Literatura idatzia ez bezala, euskal ahozko literatura oparoa eta askotarikoa da. Hori ezbairik gabe baiezta daiteke, beste herriekin konparaziorik egin gabe ». Koldo Mitxelenaren adierazpen horretatik abiatuta, hitzaldiaren asmoa izango da euskal ahozko literaturaren ikuspegi orokorra eskaintzea: definizioa, kronologia, generoak eta adibideak.

Itzultzailea, inprobisatzailea, musikaria eta ikertzailea, Xabier Paya Ruiz Birminghameko Unibertsitatean, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatean eta Mondragoneko Unibertsitatean erakasle izan da. 2013an Ahozko Euskal Literaturaren Antologia argitaratu zuen euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. A Streetcar Named Desire edo La Vida es sueño lanak euskaratu ditu, besteak beste. Amerikako Estatu Batuetako « Oral Tradition Center » guneak « Albert Lord Fellowship » delakoa eskaini zion berak egindako bertsolaritza ikertzeko taxonomia poliedrikoa lanarengatik.

Gehiago jakin

Bibliografia adierazgarria

Ahozko Euskal Literaturaren Antologia. Donostia: Etxepare Euskal Institutua, 2013

Calderón de la Barca, Pedro. (2012). Bizitza amets (Paya, Xabier, Itz.). Donostia: Alberdania ; Erein ; Igela (Jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1635)

Gavalda, Anna. (2009). Maite nuen (Paya, Xabier, Itz.). Irun: Alberdania. (Jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2003)

Darrieussecq, Marie. (2009). Herria (Paya, Xabier, Itz.). Irun: Alberdania. (Jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2005)

McCaughrean, Geraldine. (2006). Peter Pan eta jaka eskarlata (Paya, Xabier, Itz.). Etxebarri: Zubia. (Jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.)

Williams, Tennessee. (2005). Desio izeneko tranbia (Paya, Xabier, Itz.). Irun ; Donostia: Alberdania ; Elkar. (Jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1947)

Argazki galeria