Vienne – Euskal Herria: bilketatik sorkuntzarat
Partaidetza hitzarmen baten karietara, Poitou-Charentes-eko Baserrialdeko Egoitzen Eskualdeko Batasunak eta Euskal kultur erakundeak, ahozkotasunaren eta idazkera garaikidearen prismaren bidez beren lurraldea behako gurutzatu batekin kontatzea proposatu zieten bi kontalari profesionalei: Vienne departamenduko Michèle Bouhet-i, eta Euskal Herriko Koldo Amestoy-ri.
2018ko ekainaren 19an, partaidetza hitzarmen bat izenpetua izan zen Poitou-Charentes-eko Baserrialdeko Egoitzen Eskualdeko Batasunaren eta Euskal kultur erakundearen artean. Lurraldearekiko eta bere kulturarekiko harremana galdezkatzen duen proiektu esperimental bat plantan ezartzea, hori da partaidetza berri honen helburu nagusia. "Habiter, penser, raconter les territoires en citoyens en Nouvelle-Aquitaine" izenburuarekin, proiektu hau Akitania Berriko lau lurraldetan eramana da: Charente-Maritime, Deux-Sèvres, Vienne eta Euskal Herria.
Azken bi lurraldeei dagokienez, proiektuak bi artisten laguntza badu: Civray-n (Vienne) kokatua den de la Trace Konpainiako Michèle Bouhet-ena, eta Koldo Amestoy-rena. Horrela, 2018ko urtarrilaren eta irailaren artean, bi kontalariek, herritaren hitzak bildu zituzten Vienne departamenduko "Pays Civraisien" izeneko lurraldean eta Euskal Herriko Hiriburuko herrian. Bilketa honek 2019an argitaratuko den berridazketa lan artistiko bat ukanen du ondoriotzat. Horrela, bi lurraldeetako biztanleekin bildua izan den ahozko memoria hau material bikain bai izanen da lekukotasun ezberdin horien funtsatik literatura lana baten sortzeko eta irudikatzeko.