Tradizioa, identitatearen euskarri eta akuilu. Euskal Herriko adibide zenbait

Euskal Herriko zenbait adibide garaikide aintzat harturik, identiatearen eraikuntzan eta gaurkotzean tradizioen papera, euskarri zein akuilu gisa, izango dira aztergai, ikusiz nola elkar elikatzen diren zein auzitan jartzen, ezinbesteko eguneratzean.

 

Ikus Aitzpea Leizaola-k mintzaldian erabili zuen Power Point-a (PDF)

Sortzez donostiarra, Aitzpea Leizaola antropologoa da. Paris Ouest Nanterre Unibertsitatean doktoretza burutu zuen. Euskal Herriko unibertsitatean irakasle da. Muga eta identitateen eraikuntza, memoria prozesuak eta Euskal kultura ditu aztergai nagusi.