Sorkuntza askatasuna: noraino joan daiteke?
"Euskal" arkitektura edo "euskal" diseinua existitzen ote dira? Modernitateak tradizionala kanporatzen ote du bortxaz? Noraino joan daiteke sorkuntza artistikoan? Mahai-inguru hortan jokoan dena da tradizioa, nortasuna eta modernitatearen arteko lotura konplexuak agerian emaitea, arkitektura eta diseinu sorkuntza prozesuan.
Bideoa frantsesez
Duela 28 urte, Xabier Leibar eta Jean-Marie Seigneurin-ek Leibar&Seigneurin agentzia sortu zuten. Arkitektura sorkuntzaren esparru gehienetan inplikatzen da, loturak eta zentzu eginez tokia eta denboraren artean, sinpletasun eta sotiltasunean egonez beti. Hausdura eragin eta modernitateari uko egin gabe, agentziak memoria, baita geroa ere kondutan hartzen ditu bere eraikinetan. Bere obralariekin, pribatu zein publiko, lortu eta atxikitzen duen harremanak kalitatea segurtazen du bere lanean.
Jean Louis Iratzokik (1965, Donibane Lohizune) Azkainen kokatu du Iratzoki Lizaso, industria diseinu estudioa, Ander Lizasorekin partzuer jarriz 2016an. Eramaiten duen lanak esparru ezberdinak hunkitzen ditu: etxeko eta bulegoko altzariak, ehungintza, argiztapena, arkitektura iragankorra, eta emozioz bete objektu iraunkorrak sortzen ditu. Jean Louis Iratzoki marka batzuen zuzendari artistikoa da ere eta orain lankideekin ari da Euskal Herria, Kanada, Frantzia, Espainia, eta beste bazterretako enpresa andanarekin lanean.