Nortasuna eta tradizioak "manouche" munduan
« Manouche » erraiten diren familiek segurtasun batekin egiten dute, baina, aldi berean, beren nortasun azkarra nahitara ikusezina bilakarazten dute. Frantses administrazioak « jende ibiltaria » bezala baizik ez dituzte ikusten, eta publiko zabalak « Ijito » edo « Tzigano » bezala. Baldintza horietan, Manouche-en nortasun segurtasun hori, beste « Gadjé/Gadže »-en ganik (Tziganoak ez direnak) ezberdintzen lituzketen ohituretan oinarritzen da. Baina, ohiturei buruzko diskurtsoa konplexua da. Konbertitze masiboak izan dira 1950. hamarkadan sortu Bizia eta Argia Tziganoen Ebanjelio Misioa Elizari, eta ohitura horien kontra joaiten dira, zeren eta, nahiz eta tradizionalak bezala kontsideratuak izan, kultura elementu batzuk erlijio horrekin baterezinak direlako. Beste batzuk bateragarriak dira funtsezko aldaketak jasaiten badituzte.
Jean-Pierre Cavaillé antropologiako konferentzia Irakaslea da EHESS-Toulouse unibertsitatean. Bestalde, mugimendu okzitanistan inplikatua da Limousin lurraldean eta Okzitania eskualdean.