Migrazioa eta identitate nazionalaren eraikuntza. Poloniako historiaren gora beherak

Poloniako nortasun nazionala XX. mendean eraikia izan da, bere etnia egituraren arabera gehien bat. Polones etorkinek, Poloniako buruzagi intelektualak eta izpiritutsuak bereziki, errola handi bat jokatu dute prozesu hortan.  Nazioaren eraikuntza etniko horrek eragina ukan du nazioaren eraikuntzan, bainan era berean, ondare aski ezezkor bat utzi du: egitura homogeneo eta defentsibo bat atxikitzen du nahiz eta egungo garaiek heterogeneotasun eta idekidura handiago bat eskatzen duten.

 

Euskarazko bat-bateko itzulpena: Antton Harignordoquy & Ekaitz Bergaretxe

Ikus Marcin Galent-ek mintzaldian erabili zuen Power Point-a (ingelesez - PDF)

Marcin Galent soziologian doktorea da eta irakatsi du Krakoviako Jagellonne unibertsitateko europear ikerketa Institutoan (Polonia). International Migration Institute-ean, Osaka, Oxford, Lueven unibertsitateetan eta beste hainbatean gomitatua izan da ikerlari gisa.