Irekitze mintzaldia: Teseoren itsasontziaren enkantean saltzea

Teseoren itsasontziaren esperientzia Antikitatetik ezaguna da eta filosofo anitzek berriz hartu dute nortasunaren nozioa aipatzeko. Elezaharrak dion bezala, Teseoren itsasontziaren jatorrizko taula guziak, pixkanaka, taula berriekin ordezkatuak izan dira. Honek zalantza bat agerian ezartzen du: ber itsasontzia ala ezberdin bat ote da? Hots, formak ala jatorrizko gaiak ote du egiten nortasuna? Gogoeta horren erronka nagusia nortasuna eta denboraren bitarteko aldaketa batean atxikitzea da.

 

Euskarazko bat-bateko itzulpena: Ekaitz Bergaretxe & Antton Harignordoquy

Gérard Lenclud CNRSeko ikerketa zuzendari ohia eta giza antropologia laborategiko kidea da. Bere ikergai nagusiak antropologiaren epistemologia, baita ere historia eta antropologiaren arteko harremanak dira.