Atelier Passion Bois-ko maiasturuekin topaketa

Marticorena anaiek hainbeste maite duten zurra dute lantzen haien lantegian. Zurra ez den edozein materia eta objektu eraldatu eta industrializatu guziak errefuxatzen dituzte. Berritzeak eta neurrira egindako altzariak dituzte egiten gehienik, bainan sortzen dute ere, transformazioaren etapa guziak integratuz, zuhaitzaren enborretik merkaturatzeraino. Adibide gisa, haien sorkuntzetariko bat ekarri dute: estajera bat oreka eta desorekaren artean.

 

Bideoa frantsesez

Alain Marticorena altzari maiasturua da Baionan kokatzen den Atelier Passion Bois lantegian. Bere anaia eta nagusia den Jean-Michel Marticorenarekin sortu eta osoki eraiki dute, eta elgarrekin erabaki dute zurra baizik ez lantzea.