Tradizioa & berrikuntza: identitatea denboran zehar

Euskal kultur erakundeak eta Pariseko EHESS Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak partaidetzan sortu duten Euskal etnopoloaren hirugarren kolokioa 2019ko ekainaren 13 eta 14an iragan zen Baionako Euskal museoan.

© EKE
© EKE
Tradizioa, mendeak zeharkatuz eta aldaketak saihestuz aitzina doan ibai indartsua bezala ikusia izan da luzaz, etnologoen ganik batez ere.

Ikusmoldeak aldatu direla erran genezake. Gaur, tradizioa, ez da iraganetik orainera datorren ezinbesteko mugimendua bezala irudikatua.

Alde batetik, ezin baita ohidura baten aspaldikotasuna eta iraunkortasuna neurtu eta frogatu. Bestetik, jakina baita gaurko jendarteak kulturaren eragile izan nahi duela eta tradiziotik atxiki nahi duenaren erabakitzaile. Ohidurak ez ditu erreproduzitu nahi baina bai bereganatu, berrituz bereganatu…

Kultura beti berrituz baldin badoa, nola iraun dezake beraz kultura-nortasunak denboran? 

Galdera honi erantzun nahi lioke Tradizioa eta berrikuntza: identitatea denboran zehar lemapean antolatu kolokioak, herrialde desberdinen esperientziak (Euskal Herria, Frantzia, Europa Ekialdea, Erdialdeko Amerika), arlo zientifikoak (antropologia, soziologia, historia, politika) eta artistikoak (arkitektura, diseinua, dantza, musika, gastronomia, arte plastikoak) gurutzatuz. Kulturek aldatuz baizik iraun dezaketela, kodigo berriak asmatuz edo zaharkituak berrituz, erronka honen azterketa zuten jardunaldiek helburu.

Hizlariak eta ekarpenak

Baliabideak