Sorkuntzaren lekukoa: Maddi Zubeldia

Maddi Zubeldia 1961ean sortu zen Donostian. Hamaika urteetan bere familia Ziburura etorri zen bizitzera, Landesetako Mesos herrian transizio garai zaila ukan ondoan (1967-1972).

Maddi Zubeldia
Maddi Zubeldia

Hortik aitzina, kulturaz osoki gozatzen hasi zen, hala nola euskal kantuak eta dantzak Bixintxo taldean praktikatuz. Ziburun berean, molde berean kantuaren eta musikaren unibertsoan murgilduko den familia sortu zuen Maddi Zubeldiak. Ikastolako andereño hau, kantu egile eta kantaria dugu (bi disko atera ditu H-EDEN taldearekin), bai eta idazlea ere. "Deserria Haurtzaro" izeneko eleberria 2017an argitaratu du Elkar argitaletxearekin. Urte berean, zahartzeari eta Alzheimer eritasunari buruzko « Oroitzen naizeino » testu ederra idatzi du, « La Compagnie des Syrtes » konpainiaren egoitza den Ezpeletenian iragan idazketa egonaldiaren karietara.

Erreportaia

Euskarazko elkarrizketa (2017ko uztailean egina).

Zati hautatuak

  1. "Emozioari forma bat emateko bide bat litaike sorkuntza"
  2. "Emozioen hizkuntza da artea"
  3.  "Oroitzen naizeno kondatuko dut ?"
  4. "Ez dut inoiz sortzen norbaiti helarazteko xedearekin"
  5. "Sortu ahal izaiteko, lehen baldintza da denbora"
  6.  Emazte eta euskaldun izaitearen eraginak sorkuntzan

"Emozioari forma bat emateko bide bat litaike sorkuntza"

"Emozioen hizkuntza da artea"

"Oroitzen naizeno kondatuko dut ?"

"Ez dut inoiz sortzen norbaiti helarazteko xedearekin"

"Sortu ahal izaiteko, lehen baldintza da denbora"

Emazte eta euskaldun izaitearen eraginak sorkuntzan

Ko-ekoizpena:

Logos - Coproduction
Logos - Coproduction