Sorkuntzaren lekuko: Itxaro Borda
Itxaro Borda euskal idazlea 1959an sortu zen Baionan. Oragarren hazi eta ikasketak Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatean egin zituen. Luzien Etxezaharreta-rekin batera, Maiatz aldizkariaren sortzean parte hartu zuen 1981ean.
1984an, Bizitza nola badoan bere lehen olerki bilduma argitaratu zuen eta 2002an Euskadi 2002 literatura saria erdietsi zuen 100 % basque eleberriagatik. Eleberri, olerki, saiakera eta kantu andana bat idatzi ditu Itxaro Bordak. Bere idatziek, euskal emazte batek bere gizarteaz duen begirada islatzen dute. Horregatik, hizkuntzari, sorkuntzari, itzulpenari, kreolizazioari edo nortasunari buruz bere iritzia ematera gomitatua izan da, Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak 2017ko abuztuaren 11 eta 12an Baigorrin antolatu (« Antilletan bizi, paretak erortzean ») topaketaren karietara.
Erreportaia
Euskaraz egin elkarrizketa (2017ko agorrila).
Zati hautatuak
- "Ez dinat sekulan aitzinetik jakiten ahal zer emaitza ukanen dudan prozesuaren buruan"
- "Enetako, aldi berean, itzulpena sorkuntza eta bersorkuntza da"
"Ez dinat sekulan aitzinetik jakiten ahal zer emaitza ukanen dudan prozesuaren buruan"
"Enetako, aldi berean, itzulpena sorkuntza eta bersorkuntza da"
Ko-ekoizpena: