Sorkuntzaren lekuko: Claude Magne

Claude Magne (1959) dantzari eta koreografoak dantza 20 urteetan ezagutu zuen. Orduan, erabaki zuen Hego Ameriketara bakarrik joatea. Han, lau hilabetez, espiritualtasuna eta komunikazioa deskubritu zituen Perutar Amazoniako indiar dantzaren bidez.

Claude Magne
Claude Magne

Iniziazio ibilbide horren ondotik, Claude Magne Frantziara sartu zen (urtea bazen alde egina zuela). Dantza garaikidea ikasi eta dantzari bezala konpainia batean sartu zen. Ondotik, bere konpainia sortu zuen 1989an (Robinson konpainia). « Zen bitartekaritza » ikasia ukanik ere, Claude Magne-k alde batetik gorputza eta bere barneko paisaiak ikertzen ditu, eta bestetik, bere esperientzia partekatzea gustukoa du (irakasle eta mintzalari gisa). Maiatzaren 15etik 19ra, Gabon-eko « Ebene Dance » konpainiako Andy Scott koreografo eta dantzariarekin batera, Senpereko Larreko gelan egon da, Arretxea kolegioan dantza garaikideari buruzko sentsibilizazio tailerren animatzeko.

Erreportaia

Frantsesezko elkarrizketa (2017ko maiatza)

Zati hautatuak

  1. " Sorkuntza bat ez da lehenago egin dudan zerbait..."
  2. "Badira identifikatzen ditudan hitzak, kezkatzen nautenak… Sorkuntzaren bidea horien argitzean datza"
  3. "Agnu, "ahoa" erran nahi duen hitza da…"
  4. "Izaten ahal zira nonbaitekoa eta hangoa aldi berean..."
  5. "Aldaketa onartzea zibilizazio egintza da"
  6. "Gorputza dardara da"
  7. "Hezi behar dena, jende guzien baitan..." 

 

" Sorkuntza bat ez da lehenago egin dudan zerbait..."

"Badira identifikatzen ditudan hitzak, kezkatzen nautenak… Sorkuntzaren bidea horien argitzean datza"

"Agnu, "ahoa" erran nahi duen hitza da…"

"Izaten ahal zira nonbaitekoa eta hangoa aldi berean..."

"Aldaketa onartzea zibilizazio egintza da"

"Gorputza dardara da"

"Hezi behar dena, jende guzien baitan..."

Ko-ekoizpena:

Logos - Coproduction
Logos - Coproduction