Sorkuntzaren lekukoak

Gaur egungo sorkuntza artistikoaren inguruko erreportaiak
Euskal kultur erakundeak "Ondarea & Sorkuntza" gaiaren inguruan abiatu gogoeta kolektiboa Kanaldude telebista parte-hartzailearekin ondu ko-ekoizpen batekin gauzatu da 2017an.
Euskal etnopoloaren baitan eramana izan den partaidetza horren karietara hainbat erreportaia eta elkarrizketa eginak izan dira. Bi artista egonaldi eta trukaketa nahiz animazio tarte bat segituak izan dira, bakoitzak bere moduan ohiduraren eta sorkuntza garaikidearen arteko lotura galdezkatzen zuelarik.
- Hego Lapurdiko Herri Elkargoak Claude Magne koreografoari (Robinson konpainia) eta Andy Scott dantzariari 2017ko maiatzan proposatu artista egonaldiari esker, Gabon-eko ohiko kulturaren parte den M’Vet-aren berreskuratzea galdezkatua izan da dantza garaikidearen bitartez (hari soinu-tresna eta tresna horren laguntzaz kontatzen diren gerla kontakizunen multzoa).
- Maddi Zubeldia-ri eskainia izan zaion euskarazko idazketa egonaldia, lau astez iragan da Olhetako Ezpeletenian. Alzheimer eritasuna, hitza memorio tresna gisa, baina ere sorkuntza tresna bezala, horiek dira landu dituen gaiak.
- Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak (Baigorri) Edouard Glissant eta Patrick Chamoiseau-ren Quand les murs tombent testuan oinarrituz, 2017ko agorrilan antolatu trukaketa eta animazio bi egunek (mintzaldiak, eztabaidak, filmak, trukaketa artistikoak), kreolizazioaz, mundialitateaz eta nortasunaz eztabaidatzeko parada eskaini dute (ikus gai honetaz Pablo Martikorenarekin egin elkarrizketa). Itxaro Borda idazlea eta Jon Sarasua ikerlaria gomitatu zituzten karia hortara. 2017an hasi gogoeten segitzera gomitatzen gaituen Murruak erortzean - Quand les murs tombent liburua, ZTK argitaletxeak argitaratu du 2018an.
Bost lekuko
[+] Gehiago irakurri [ Elkarrizketa frantsesez ]
[+] Gehiago irakurri [ Elkarrizketa frantsesez ]
[+] Gehiago irakurri [ Elkarrizketa euskaraz ]
[+] Gehiago irakurri [ Elkarrizketa euskaraz ]
[+] Gehiago irakurri [ Elkarrizketa euskaraz ]
Ko-ekoizpena: