Les Réveillées mintegi ibiltariaren 5. bilera
Euskal kultur erakundeak eta ARI-CNRS erakundeak (UMR Passages) Baionako euskal museoaren partaidetzarekin eta Kultura ministeritza, Etnopoloen sarea eta FAMDT-aren sostenguarekin, "Les Réveillées" mintegi ibiltariaren bosgarren bilera antolatu zuten 2022ko azaroaren 10ean. "Euskal Herrian eta Frantzian egindako mende erdiko musika etnografia (1939-1984)" eta "Frantses etnologia zentroko etnomusikologoen ikerketak euskal alorrean (1947-1973)" gaiak jorratu ziren, besteak beste.
1939tik 1984ra, Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Pichonnet-Andral, frantses etnomusikologiaren sortzaile bezala kontsideratuak direnak, Euskal Herriko, Frantziako eta itsasoz haraindiko eremuak zeharkatu dituzte praktika musikalak eta kantatuak, musika tresna popularren fabrikatzea eta jendeak sortutako gertakari soinudunen errola pestetan aztertzeko.
Europako eta Mediterraneoko zibilizazioen Museoak eta Artxibo Nazionalak ikerle horiek bildutako irudi, soinu eta testu artxiboak numerizatu eta gordetu dituzte. Gaur egun, EHESSeko Didómena biltegian eskuragarri dira, baita Les Réveillées webgunean ere.
Webgune honen jabetzea bermatzeko, Kultura ministeritzak, Etnopoloen sarea eta FAMDT-aren sostenguarekin Les Réveillées mintegi ibiltaria antolatu du 2022ko udazkenean hainbat lekuetan. Mintegi horren 5.bilera Baionako euskal museoan iragan zen, azaroaren 10ean.
Hitzaldien grabaketak hemen azpian ikusgai.
Le Gonidec, Marie-Barbara & Gasnault, François
"Frantziako musika etnikoen korpusa"-ren Didómena biltegiaren eta Les Réveillées webgunearen aurkezpenak
Casenave, Sabine
Ehun urteko harremana Euskal museoa eta museo nazionalen artean
Itçaina, Xabier
MNATP aintzin: Ipar Euskal Herriko dantzarako soinuari buruzko lehen ikerketen ekarpena eta mugak
Gasnault, François
Marcel-Dubois eta Pichonnet-Andral-ek euskal arloan egin lau sarraldien testuinguruak
Truffaut, Thierry
Carlito Oyarzun, Baionako biziaren eta ohituren lekukoa 1947ko ATP ikerketen prismatik
Lekumberri, Terexa
Eleketa programa, ahozko memorioaren kolektatze garaikidea Euskal Herrian