Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute? Erronkak eta perspektibak
Euskal kultur erakundeak eta ARI-CNRS erakundeak partaidetzan sortu duten Euskal Etnopoloaren bostgarren kolokioa 2022ko ekainaren 23 eta 24ean iragan zen Baionako Euskal Museoan.
Kultura eskubideak baloreak dira baita legediak zehazten dituen eskubideak ere, norbanakoari zuzenduak.
Gaia eta galdera nagusia "Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute? Erronkak eta perspektibak" izanez, kolokioak kultura eskubideak hiru prismatik galdezkatu zituen: hauen eraikuntza juridikoa eta instituzionala zein izan den, ondotik, nola politika publikoetan baliatuak diren, eta azkenik, komunitateei uzten dieten lekua.
Galdera hauei erantzuteko, ikerlariak, politika eta elkarte munduko pertsonak, baita artistak ere elkartu ziren Baionako topaketa horietan.
Euskal etnopoloaren aktualitateaz jakinean egoteko harpidetu Euskal kultur erakundearen newsletterari (hilabetean behin bidalia izanen zaizu). > Gehiago jakin