Zer esan nahi du "euskal musika artxibatzeak"?
ERESBIL - Musikaren Euskal Artxiboaren sorreratik orain arte izandako ibilbidearen ildo nagusiak azaltzeaz gain, egun gertatzen diren erronkak aurkeztu ditu Jon Bagües-ek, batik bat, sorkuntza, teknologia berriak eta dokumentazio trataera uztartzen dituztenak.
Jon Bagües-ek Musika, Filosofia eta Letrak, eta Artxibistika ikasketak burutu zituen Donostian, Bartzelonan eta Madrilen. 2000 eta 2020 artean ERESBILeko zuzendaria izan da. Peñaflorida Kapera taldearen sortzailea eta zuzendaria izan zen, eta AIBM/IAML nazioarteko elkartean hainbat kargu izan ditu.