Retour à Višegrad: artxibo bakar baten hautua
Julie Biro zinegileak Retour à Višegrad izeneko film dokumentala aurkeztu du, Bosnian iragaten dena, gerla ondotik. 1992az geroztik ikusi ez diren ikasleen arteko klase topaketa kontatzen du. Pasarte batzu erakutsiz, iragana nola argira ematen den eta egin hautu formalak azaldu ditu zinegileak.
Euskarazko bat-bateko itzulpena: Antton Harignordouy
Historia ikasketak bukatu eta, Julie Biro-k hogei urtez lan egin du humanitarioan, ekialdeko herrietan. Han dokumentalak zuzentzeko gogoa piztu zaio. Bestalde, zine tailerrak proposatzen dizkie baztertuak diren publikoei (presoak, eta abar).