Net art-aren artxibatzea: media aldakor digitalen obrak
1990. hamarkadaren erdiaz geroztik, Net Art-eak instituzioak eta arte garaikidearen hedapen moduak inarrosi ditu. Jarduera museologikoen aldaketak galdezkatu nahi dituenari modelo eta ikerketa kasu bat eskaintzen dio. Obrak engaiatzen dituzten eta haien berritzea azkartzen eta berdefinitzen dituzten tekniken eta informatika osagaien zaharkitzearen arazoaz haratago - hemen eguneraketa software unibertsoarekiko analogiaz deitua -, Net Art-eak artxibatzearen eta sarean diren obren baitaezpadako eskuragarritasunaren mantentzearen (edo ez mantentzearen) dilema planteatzen du.
Euskarazko bat-bateko itzulpena: Nahia Zubeldia
Jean-Paul Fourmentraux (PhD) Filosofia eta Arte eta Medien Gizarte-antropologiako irakaslea da, Aix-Marseilles Unibertsitatean. EHESS eskolan ikerketak zuzentzen ditu eta Norbert Elias zentroko kidea da, bai eta Arte kritikarien nazioarteko elkarteko (AICA) kidea. Bere diziplinarteko lanak arte eta teknologia garaikideen erronka politiko eta antropologikoez izaten dira.