Izenbururik gabe

Izenak izana egiten duela errepikatzen dion hizkuntza baten jabe gara. Errealitateak ordea bertzelako egoerak erakusten dizkigu, bereziki memoria kolektiboak sortzeko prozesuetan. Izenik gabeko gauzen artxiborik ote dagoen pentsatzeko garaia bada. 

Soinu artista, ekoizlea eta bereziki entzulea. Xabier Erkizia 200tik ERTZ nazioarteko jaialdiaren kozuzendari izan da, Donostiako Arteleku arte ekoizpen zentruko soinu departamentua zuzendu zuen 2002tik 2014ra arte, eta geroztik munduko hainbat xokotan erakutsi du bere lana. Artista eta konposatzaile lana, kuradoriarekin, idazketarekin eta entzumenarekin zerikusia duen edozerekin osatzen du.