Iturri aurkitzaile. Zientzia paraleloen eragina sorkuntzan
Iturri aurkitzaile proiektua ber gogoak eta interesak partekatzen dituzten bi pertsonaren arteko topaketa da. Julie Laymond eta Ilazki de Portuondok arte garaikidea eta magia praktikak lotzeko aukerak galdezkatzen dituzte.
Ilazki de Portuondo-k eta Julie Laymond-ek osatu Duo Y komisario/artista bikote bat da. Erakusketa eremua bizirik den ekosistematzat hartzen du, non diskurtso kuratoriala, arte obrak, eta horiek aterpetzen dituen lekua bibrazio koherentzian izan daitezkeen. Artea pentsamendua sortzen duen objektu bat eta estetika esperientziaren ekoizle dela konbentziturik, sotila ere bideratzen duela pentsatzen du Duo Y-k.