Gorputzaren memoria, dantzaren artxiboa
Dantza artxibatu daiteke? Non gordetzen da dantza? Gorputzaren memoria gorde daiteke inon gorputzean bertan ez bada? Dantzaren artxibatzeaz hitz egin digu Oier Araolaza-k eta artxiboek gorputza dantzan jartzeko duten gaitasunez.
Oier Araolaza Gizarte Komunikazioan doktoreak (EHU/UPV) euskal dantza eta genero-identitatea ikertu ditu. Gizarte eta Kulturazko Antropologian eta Informazio Zientzietan lizentziatua. Dantzan.eus-en editorea, ikertzailea eta dibulgatzailea. Dantzaria Argia eta Kezka dantzari taldeetan.