Aurkikuntza eta lekukotza artean: Gerra zibileko argazki artxiboak argitara

Azken hamarkadan, guziz ezezagunak ziren Espainiako gerra zibileko argazki artxiboak oinarri dituzten erakusketek irudia, beronen interpretazioa, sorkuntza eta lekukotzaren arteko tensioa bai eta memoriarekiko erantzunkizunaren inguruan hausnartzera gonbidatzen gaituzte. 

Aitzpea Leizaola antropologoa da. Paris Ouest Nanterre Unibertsitatean doktoretza burutu zuen. Euskal Herriko unibertsitatean irakaslea da. Muga eta identitateen eraikuntza, memoria prozesuak eta Euskal kultura ditu aztergai nagusi.