Artxiboa eta Sorkuntza
Euskal kultur erakundeak eta ARI-CNRS erakundeak partaidetzan sortu duten Euskal Etnopoloaren laugarren kolokioa 2021eko ekainaren 17 eta 18an iragan zen Baionako Euskal Museoan.
Gaia "Artxiboa eta Sorkuntza" izanez, kolokioa bi ardatz nagusiren inguruan egituratu zen: alde batetik artxiboaren sortzea, eta bestalde, artxibotik sortzea.
Bi egun horietan, ikertzaileek eta artistek haien gogoetak eta esperientziak partekatu zituzten, eta kolokio honen bi galdera nagusiei erantzuten saiatuko ziren: nola artxiboa eta bereziki "artxibo bilakatzeko prozesua" berez sorkuntza ekintza bat da? Nola artistek bereganatzen dute artxiboa beren sorkuntzaren hazkurri izan dadin?
Hizlariak eta ekarpenak
Koch, Lars-Christian eta Mengel, Maurice
Berlingo Humboldt Unibertsitateko (Lautarchiv) eta Etnologia Museoko (Phonogramm-Archiv.) euskal artxiboak
Itçaina, Xabier
Artxibo gordea: Euskal Herriko dantzarako soinuaren historio soziala nola egin eta nola zabaldu?
Baliabideak
- Kolokioaren egitaraua (PDF)
- Kolokioaren problematika (PDF)