Musika tresna bidaiariak – mundua gure atean joka
« Musika tresna bidaiariak – mundua gure atean joka » proiektua CMTRA-Etnopoloa, Le Rize-Memoria eta Gizarte Zentroa, eta Musika Eskola Nazionalaren artean bultzatua da; Villeurbanne-ko hiru egitura dira, Lyon-eko hirigunean.
Proiektua hiru talde hauen gaitasunak eta baliabideak elkartzeko sortu zen, Villeurbanne-ko biztanleen musika tresnen erakusketa bat egiteko.
Gaur egun hamabost bat lagun ari dira lanean erakusketa 2020ko azaroan estreinatzeko (10 hilabeteko iraupenarentzat). Hainbat gai jorratzen ditu, hala nola tokiko kultur politikak eta museografia partehartzailea.
Bat-bateko itzulpena euskaraz: Ekaitz Bergaretxe
CMTRA-rentzat, proiektu hau « Musikak, Lurraldeak, Interkulturalitateak» Etnopoloaren zientzia eta kultur proiektuaren ardatz nagusietako baten inguruan gogoetarako esparrua da: zer dira "munduko" deritzegun kultura horien kategorizazioaren erronkak, lurraldeko kultur aniztasuna balioan ezartzeko proiektuetan? Horretarako musika tresnak objektu zirraragarriak dira. XIX. mende bukaeratik, museo etnografiko askok izan zuten amets hori: bisita batek irauten duen denboran eta leku bakar batean munduko musika tresnen aniztasuna ikusi ahal izatea. Atzo eta gaur, musika tresnen erakusteko modalitateak edo sailkatzeko moduak, eta musika eskoletan sail desberdinak izendatzeko, nagusiki kultur eremuak, garaiak eta tresnen ezaugarriak erabiltzen dira.
« Musika tresna bidaiariak » erakusketak, Villeurbanne-n bizi diren munduko musika tresnen arteko antolaketa hori hankaz gora irudikatzeko gomita luzatzen du – hainbat ikerlari anglosaxoi egiten saiatzen ari diren « organologia berria » edo « organologia kritikoa » bezala. Etnologia ikerketaren zirrikitu txiki horretan, arte bitartekaritzak eta zientzia proiektuak bat egiten dute baldin eta erakusketa « tirantezko » sorkuntza artistikotzat hartzen badugu. Hitzartze honetan, Laura Jouve-Villard-ek proiektuan hastapenetik aritu diren pertsonen esperientzietatik atera diren ideia, baldintza, eta zalantzen argazki bat ekartzen du, proiektuaren problematika etnologikoak modu artistiko eta sentsiblean emanez.
Laura Jouve-Villard "Musikak, lurraldeak eta interkulturalitateak" Etnopoloa eramaten duen Rhône-Alpes frantses eskualdeko musika tradizionalen Zentroko (CMTRA-Villeurbanne) ikerketa karguduna da.