« Migrazioaz mintzo... ». Artista, ikerlari eta lekukoen begirada gurutzatuak
«Migrazioak, mugak, memoriak» Etnopoloak, Valence-ko (Frantziako Drôme eskualdea) Armeniar ondarearen zentroak iraganeko eta oraingo migrazio mugimenduen dinamikak ikertu nahi ditu, izan inposatuak edo hautatuak, aldi baterako edo betirako, herritik metropolira, estatuko mugetatik harago, nola nazioarte mailan.
Horretarako gizarte zientzietako ikerlarientzako (sozio-antropologia, geografia, historia), diziplina jatorri orotako artistentzako, migrazioen lekuko zuzenentzako, baita gizarte langileentzako tailerrak proposatzen ditu, migrazio esperientzia desberdinak hobeki ulertzeko asmoz. Trukaketa horietan migrazioen inguruko errepresentazio eta kategorizazioak landuko dituzte: « immigrante », «etorkin», «errefuxiatu», eta abar. Beste helburuetako bat narrazio forma egokia hautatzea edo sortzea izanen da, migrazio fenomeno horiek aipatzeko, « norbaiten izenean hitz egin » gabe, ezta narrazio idealizatzaile, heroizatzaile edo biktimizatzailerik egin gabe.
Bidea urratu ahala ikusi dute artista batzuek migrazio esperientziaren « angelu itsuak» esploratzen zituztela, hain zuzen ikerlarien lanek dokumentatzen lortzen ez dituzten horiek. Gainera, mugaren, lotura genealogiko edo lurraldekoaren inguruko erretorika ofiziala gainditzen dute, migrazioaren mundu enpirikoa erakusten dutenean, betiere datu estatistikoetatik at. Hemen, Marina Chauliac eta Philippe Hanus-ek literatura, zinema, antzerki eta argazkilaritzatik hartu adibideak dituzte oinarri, muga horren zeharkatzearen esperientzia existentziala eta orokorkiago migrazio ibilbide oro beste modu batez ulergarri egiten dutelako (beha egotearen urduritasuna, eta pasatzeko momentuaren askapena,...). Migrazio ibilbidearen etapa desberdinez eta « hemen izan / hemengoa izan » formula metaforikoak adierazten dituen lurraldearekiko loturez gogoetatzeko parada izan daiteke.
Bat-bateko itzulpena euskaraz: Ekaitz Bergaretxe
Marina Chauliac-ek Auvergne-Rhônes-Alpes Kultur Ekintzarako Eskualde Zuzendaritzan (DRAC) lan egiten du, etnologia aholkulari gisa.
Philippe Hanus armeniar Ondarearen Zentroak (Valence) eramaten duen "Migrazioak, mugak eta memoriak" Etnopoloko zientzia arduraduna da.