Inkesta etnografikoei loturiko arte eskaerak

Isabelle Laban Dal Canto &  Antonin Chabert 
Isabelle Laban Dal Canto & Antonin Chabert 
Erakusketak prestatzeko, Salagon-eko Etnopoloak Museoak eraman inkesta etnografikoen emaitzekin artista batzuen obrak eskatzen ditu. Inkesta denboran artista informatzaile batekin elkartzen da, elkarrizketak irakurtzen ditu eta ondotik sorkuntza bat proposatzen du. Aurkezpena bi kasuren arabera egiten da: egin berria eta egiten ari.

"Erdiko lurra, lur irekia" (Terre du milieu, terre ouverte) erakusketa, Probentza garaiko populazio mugimenduei buruzkoa, Mathias Poisson informatzaileengana joan eta haiekin beren ingurunearen mapa mentala osatu zuen, elkarrizketa egin zuen lekuan bertan bildu landareekin egin duten tindu begetalarekin.

"Bizi" (Habiter), Aurore Valade-k bi inkestetako batean parte hartu duten pertsonak argazkitan hartu ditu, eta haiekin beren bizigunea deskribatzeko hitzak landu ditu, "dazibao" modura aurkeztuak. Isabelle Laban Dal Canto eta Antonin Chabert-ek egin dituzten inkestak eta hauen arte transkripzioa dituzte aipagai, ideia konplexu eta ñabarduraz beteak eskuragarri egiten dituen prozesu batean.   

Bat-bateko itzulpena euskaraz: Ekaitz Bergaretxe

Isabelle Laban Dal Canto Salagon-eko Etnopoloa eramaten duen Frantziako Alpes-de-Haute-Provence departamenduko Salagon-eko museoko eta lorategietako (Mane) zuzendaria da.

Antonin Chabert Frantziako Alpes-de-Haute-Provence departamenduko Salagon-eko museoa eta lorategiak (Mane) eramaten duten Salagon-eko Etnopoloko zientzia zuzendaria da.