Etno[musiko]logoak eta artistak: bidelaguntasuna eta konplizitateak eremu okzitanoan
Etnologiak eta kultur praktika immaterialek lotura hertsia dute, gaur egun nola erromantismo garaian, non eta artistaren figura eta etnografoarena nahasten, uztartzen diren bitartekaritza gai begiratzen dugun obra horretan (Fabre). Konpositore erromantiko eta folkloristak, 1970 hamarkadako folk errebibalismoko bilketari-artistak, belaunaldi post-errebibalista: hainbat eta hainbat bitartekari, motibo pastoral bat musikaren bidez adierazten dutenak, hemendik urrunago "mundu-norbanakoek" jakitatea erakutsiz, zeinak desagertutako mundu baten azken ordezkariak diren (Fabre).
Hitzartze honetan baliabide eta ikerketa zentroen eta arte konpainien arteko lankidetza motak jorratzen ditu, betiere okzitaniar eremuan, momentu batean non belaunaldi errebibalistaren jarduerak belaunaldi post-errebibalistari lekua uzten dion. Artisten eta parte hartzaileen espezializazioa nabarmentzen den belaunaldi aldaketa honetan, bi multzo hauek gero eta gehiago jotzen dute dokumentu baliabideak publikoarentzako eskuragarri ezartzen dituzten baliabide zentroetara. Hitzartze honetan ere obrarekiko interakzio motak aipatzen ditu, izan instituzionalak nola pertsonalak, ikerlari, bitartekari eta artisten artean: bidelaguntasunaren eta konplizitate estetiko, kultural eta linguistikoaren artean, ahantzi gabe politika publiko eta elkarrenganako zilegitze zantzu zenbait. Azkenik, Jean-Jacques Castéret-k ikerlari figuraren – aldi berean analista eta idazle (artikuluak, liburuak, erakusketak, ekoizpen digitalak…) eta performerra (kurtsoak, mintzaldiak…) eta nola ez, zenbaitzutan, ikuskizu biziduneko artista dena– eta artista bilatzailearen arteko homologia aipatzen du. Gaur egungo ekoizpen batzuetan, homologia horrek hitzartze magistral eta keinu artistikoaren arteko muga (existitzen bada) lausotzera eraman gaitzake, eta ondorioz garai erromantikoko hurbilketa sentsiblea berritzera.
Bat-bateko itzulpena euskaraz: Antton Harignordoquy
Jean-Jacques Castéret CIRDOC-InOc (Paue) egiturak eramaten duen "Occitan e Navèra Aquitània" Etnopoloko zuzendari ordea da.