Epistemologia kokatu baten alde: literatura sorkuntza eta etnologia
Etnopoloaren Zientzia eta Kultur Proiektuaren lehen ardatza etnologiaren historiari lotzen zaio Europako etnologiaren historia baten proposatzeko, baina diziplinen genealogia bezala egituratuak direnengandik (zaharkin-jakitatea, tokiko ohituren historia folklore bilakatua eta bere aldaera nazionalak, hurbilekoaren etnologia), eta kontextualizatuagoak direnengandik - eredu naturalistaren nagusitasuna edo diziplinaren jalgitzea eta Nazioaren "kondaira handia"ren hedapena azpimarratzen dutenak- desberdina. Eredu hauen balio heuristikoa zalantzan ezarri gabe, Daniel Fabre-k hirugarren bide bat marraztu zuen, George W. Stocking-enaren eta bere History of Anthropology-tik hurbil dena, baina desberdina. Honek « pultsio antropologikoa » europarra ez den Bestea ulertzera bideratzen duen bezala, antropologo frantsesak nolazpait pultsio hori aberriratzen du, Norberaren etxeko Besteenganako arreta kontuan hartuz. Beste xedeetako bat da etnografia praktika pentsamenduaren, zientzien, arteen eta letren mugimenduekiko kokatzea. Perspektiba zabal horren aurrean, GARAE-k literatura sorkuntza eta etnologiaren arteko gogaidetasunak zundatzeko bidea hartu zuen. Esplorazio hori orain bi hamarkada hasi zen eta oraindik segitzen du: Jakintza erromantikoak. Etnologiaren sortzea eta Momentu errealista. Etnologiaren bihurgunea-tik landa, beste bideak joan arau gehitzen zaizkio, ikerketaren mugimendua eta galderekin bat eginez. Bertan mugimendu erregionalistak bere lekua aurkitu zuen, eta galdera batek bestearen atzetik bezala, lan horiek beste bat azaleratu zuten: irudimenaren literaturek bete lezaketen lekuarena hain zuzen (fantasy-a, fantastiko eta zientzia-fikzio). 2019ko urrian idazle eta artisten Elkartearen funtsei harrera eman zietelarik, hari luzeko programa horri laborari literatura gehitu zioten.
Bat-bateko itzulpena euskaraz: Antton Harignordoquy
Sylvie Sagnes Frantziako Aude eskualdeko etnografia ikerketa eta animazioaren Taldea (GARAE-Carcassonne) Etnopoloko lehendakaria da.