D’una lenga l’autra - Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera: bigarren sorkuntza egonaldia
Lehen sorkuntza egonaldia 2018ko ekainean Marcelle Delpastre idazlearen Limousineko lurretan iragan ondoren, agorrilaren 1etik 3ra, D’una lenga l’autra – Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera proiektuaren sei artistak Zuberoko Gotaine-Irabarnen berriz elkartu ziren bigarren egonaldi artistiko batentzat.
Hastapen batean Marcelle Delpastre-ren okzitaniar testuek eta Corrèze-n eginak izan diren topaketa ezberdinek sorkuntza elikatu bazuten ere, oraingoan Itxaro Borda idazlearekirako topaketa izan da inspirazio iturri nagusia artistentzat. Agorrilaren 3an, hiru eguneko egonaldia publikoak anitz estimatu duen lehen emanaldi batekin bukatu da.
Sorkuntza artistikoaz gain, proiektu atipiko honek toki eder bat uzten die gizarte zientzieri. Hastapenetik proiektuarekin bat egiten duten Camille Riverti eta Claudia Llamas EHESS eskolako bi etnografo gazteek, bigarren sorkuntza egonaldi honetan parte hartu zuten, egunez egun proiektuaren garapenari buruz duten behakoa eskaintzeko.
Proiektu honen hirugarren etapa gisa, urriaren 10ean, gaualdi bat antolatua izanen da Baionako Arteen Erdigunean. Karia hortara, hiru hitzordu nagusi izanen dira, Haizebegi festibalaren barnean sartuko direnak. Gaualdia estreinatzeko, Claudia Llamas eta Camille Riverti-k beren etnografia lanak aurkeztuko dituzte. Ondotik, kultur politikoen erronkei buruzko mahai-inguru eta eztabaida publiko bat proposatua izanen da, eta, azkenik, Mixel Etxekopar, Bernard Combi eta Pierre Vissler-ek emanaldiaren bertsio berezi bat eskainiko dute.
Gehiago jakin
- Bigarren egonaldiaren argazki bilduma
- Bigarren egonaldiaren ohar liburua (frantsesez)
- Baionako Arteen Erdiguneko gaualdia 2018ko urriaren 10ean
- Protagonisten biografiak
- Euskal kultur erakundea - Frank Suarez