D’una lenga l’autra - Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera: Baionako Arteen Erdiguneko gaualdia
Lehenik bi sorkuntza egonaldi iragan ziren: lehena ekainean Limousinen eta bigarrena agorrilan Zuberoan, lehen emanaldi publiko batekin bukatu zena. Horren ondotik, urriaren 10ean, Haizebegi festibalaren kari, gaualdi berezi bat antolatua izan da Baionako Arteen Erdigunean D’una lenga l’autra - Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera egitasmoaren inguruan.
Denis Laborde-k animatu kultur politikoen erronkei buruzko trukaketa tarte baten ondotik, hastapenetik egitasmoa segitu zuten Claudia Llamas-ek eta Camille Riverti-k, egitasmoaren azterketa etnografiko bat eskaini zuten. Gainera, egitasmoaren azterketa osatzeko, EHESS-eko bi ikasle gazteek Haizebegi festibalaren liburuxkaren testu liburu zientifikoan artikulu antropologiko bat argitaratu zuten.
Azkenean, gaualdia bukatzeko, Mixek Etxekopar, Bernard Combi eta Pierre Vissler-ek festibalaren publikoak aho batez goretsi emanaldiaren bertsio berezi bat eskaini zuten.
Euskal Etnopoloaren labelaren baitan Akitania lurralde handitu berriko musika tradizionalen inguruan eramana izan den D’una lenga l’autra - Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera esperientzia horrela bukatzen da 2018 urtearentzat. EKE-ren eta bere sareen laguntzarekin, 2019an, taldeak musika, kantua, poesia eta antzerkia hiru hizkuntzatan nahasten dituen emanaldi atipiko hau hedatzeko aukera izanen du. Segitzekoa…
Gehiago jakin
- Haizebegi festibalaren liburuxkan argitaratua izan den Claudia Llamas eta Camille Riverti-ren artikulu antropologikoa (frantsesez)
- Euskal kultur erakundea - Frank Suarez