D’una lenga l’autra

D’una lenga l’autra
Argazkia: Camille Riverti

Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera

Euskal kultur erakundeak eta Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak (EHESS), Akitania Berriko kultur ekintzen zuzendaritzarekin partaidetzan, «Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera» izeneko proiektua eramaten dute. Limousin eta Euskal Herriko artisten arteko topaketa bat da.

Proiektu honetan parte hartzen duten artistak Akitania Berriko arras kontrako lurraldeetan bizi dira: Zuberoa eta Limousin. Urruntasun horrek beraz, elkar ezagutzera, ekarrekin lan egitera eta beren aniztasunen inguruan trukatzera bultzatzen ditu; lurraldearekiko eta lurrarekiko atxikimendua, hizkuntzak (ahulduak eta guttituak), kasu honetan euskara eta okzitaniera, proiektuan funtsezkoak direlarik.

Gehiago jakin