Amankomunak: baliabide partekatuak. Zer nolako erronkak?
Euskal kultur erakundeak eta ARI erakundeak (UMR Passages) partaidetzan sortu duten Euskal Etnopoloaren seigarren kolokioa 2023ko ekainaren 22 eta 23an iragan zen Baionako Ipar Euskal Herriko goi mailako arte eskolan.
Amankomunak bezala izendatuak ez izanik ere, Euskal Herriko anitz egitura eta praktika horrela identifika ditzakegu: Lurzaindia, tokiko moneta, lur komunen kudeaketa, etab.
Euskal etnopoloak (Euskal kultur erakundea/ARI institutoa-UMR Passages) 2023an antolatu kolokioak,"Amankomunak, baliabide partekatuak. Zer nolako erronkak lurraldearentzat?" lemapean, amankomunen ezaugarri bereizgarriak, deklinabide praktikoak eta egiazko desafioak aipatu zituen. Jabegoaren, gobernantzaren eta kultur ondare immaterialaren gaiak jorratuz, diziplina desberdinak gurutzatu ziren jardunaldietan, baita ere analisi teorikoak eta adibide konkretuak.
Hizlariak eta ekarpenak

Bagdassarian, Isabelle
Amankomunak, euskal antolaketa sozial eta kulturalaren adierazle?

Etxamendi, Nicole; Julio, Gorka; Etcheverry, Txetx; Bergara, Patxi
Mahai ingurua: amankomunak, beste gobernantza mota bat?

Duféal, Marina & Bergeot, Vincent
Euskal kultura eta ondarea OpenStreetMap-etik ikusita: kartografia eta datu basearen arteko komun numerikoa

Favrau, Clémence & Agorria Munitis, Hibai
Solasaldia: Komunitatea, kultura fabriken erdigunean