Poitou-Charentes-Vendée eskualdeko ahozkotasuna ikertzen eta baloratzen: CERDO baliabide zentroaren aurkezpena
1993. urteaz geroztik, eskualdeko UPCP-Métive egituraren barnean kokatua den CERDO (ahozkotasunari buruzko azterketa, ikerketa et dokumentazio gunea) zentroak Poitu-Charentes-Vendée lurraldeetako kultura ondarearen dokumentuak biltzen ditu (gehienak argitaragabeak). Batez ere biltzaile desberdinek tokian-tokiko lekukoekin egin bideo, soinu-grabaketak eta argazkiak.
CERDO zentroak artxibo horien kontserbazioa, numerizazioa, dokumentazioa eta balorapena segurtatzen ditu. Frantziako Liburutegi Nagusiaren (BnF) partaide da ere.
Etnopoloa labelaren baitako "Dokumentazioa & numerikoa" tailerren karietara, topaketa bat proposatu izan da 2019ko ekainaren 25ean dokumentazio zentro horren ezagutzeko.
Hizlariak
- Josette Renaud, UPCP-Métive sarearen zuzendaria
- Stéphanie Coulais CERDO-ko koordinatzailea
Biek Frantziako Poitu-Charentes-Vendée lurraldeetan ahozko memoriaren baloratzeko daramaten lan paregabearen berri emanen digute, dokumentazioa/numerizazioaren arloetan darabiltzaten arauak eta lan egiteko moldeak agerian utziz.
Hitzartzeak
- CERDO-ren egitasmoa eta ekintzak UPCP-Métive egituraren baitan
Hizlaria: Josette Renaud, UPCP-Métive sarearen zuzendaria - Arlo teknikoa: CERDO-ren metodologia eta jakintza
Hizlaria: Stéphanie Coulais, CERDO-ko koordinatzailea
Egitaraua
14:00 - 15:00
CERDO-ren egitasmoa eta ekintzak UPCP Métive egituraren baitan
15:15 - 17:00
Arlo teknikoa: CERDO-ren metodologia eta jakintza
Biltzaileek utzitako soinu artxiboen eta ikus-entzunezko argitaragabeen numerizazioa
- Numerizazio normak eta formatuak
- Numerizaziorako erabili materiala / zerbitzuak
- Iturrien eta dokumentu numerikoen artxibatzea
Biltzaileek utzitako soinu artxiboen eta ikus-entzunezko argitaragabeen dokumentazioa | Datuen partikatzea
- Hobetsitako normak
- Indexazio mailak
- Elebitasunaren kudeaketa
- Metadatuen trukaketarako protokoloak
- Datubaseen eta dokumentuen sareratzea