Euskal kantuaren intonazio berezia: Zuberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko lekukoak
Iparraldeko herri-kantaera tradizionalak dituen ezaugarrien artean, bada bat nortasun berezia ematen diona eta adituak aspaldidanik harritu izan dituena: intonazio neutro edo erdibidekoa deitzen ahal duguna.
Ikus Agustin Mendizabal-ek mintzaldian erabili zuen Power Point-a (PDF)
Agustin Mendizabal 1967an jaio da, Oiartzunen (Gipuzkoa). Ingeniaritza eta musika ikasketak egin ditu. Bere sorterriko Lartaun eta Hondarribiko Xatz-Eskifaia abesbatzak zuzendu ditu eta bere sorterriko Lartaun taldean txistularia da. Azken urteotan euskal herri-kantaeraren zenbait alderdi ikertzeari ekin dio: prosodia musikala, Iparraldeko herri-kantaeraren intonazio neutro edo erdibidekoa (2013ko Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria) eta ahozko tradizioko kantu eta bertso zaharrak, jasotze- eta dokumentatze-lana eginez, kantu eta doinu ezagun eta ezezagunak bilduz eta aztertuz. Hori dela eta audio eta bideo grabaketak egin ditu Gipuzkoan, Nafarroan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Gai horietaz zenbait hitzaldi eman ditu. Bestalde, ahotsak.eus proiekturako ere eginak ditu hainbat bideo, Nafarroan bereziki. Egun, Errenterian bizi da (Gipuzkoa).
Gehiago jakin
Bibliografia adierazgarria
Hau leku aittorra! Oiartzun haraneko kanta eta bertso zahar bilduma berria. Astalamustrika saila, 9. Oiartzungo Udala, 2017. 302 orrialde
Musikaren esanahiak, Iparraldeko herri-kantaera tradizionala eta intonazio neutroa (I eta II). http://www.euskonews.com/0697zbk/gaia69703eu.html (2015-06-03) http://www.euskonews.com/0698zbk/gaia69803eu.html (2015-07-01)
Iparraldeko herri-kantaera tradizionala. onazio anbiguoa. Donostiako Orfeoia - UPV-EHU XIII. sariaren irabazlea (2013). Argitaratu gabea. 2019an argitaratzeko prestakuntzan
Luis del Puerto, espartingile kantaria (Errenteria, 1857 - Andoain, 1934). In Oarso urtekaria, 47. zkia. Errenteriako Udala, 2012. 172-182 orrialdeak. http://www.errenteria.net/es/ficheros/40_10414es.pdf
Berdabioren bertso doinuak. In Goizuetan bada gizon bat. Trabukoren kantako misterioak (Patziku Perurena). Irun: Alberdania, 2010. 417-436 orrialdeak
Berdabioren bertso-doinuen inguruan: musika eta prosodia uztartuz. In Juan Mari Lekuonari omenaldia. Iker-23. Euskaltzaindia, 2009. 321-350 orrialdeak. http://www.euskaltzaindia.net/dok/ikerbilduma/73437.pdf
Alaken, Gabon-kanta ala bertso satirikoak? In Oarso urtekaria, 53. zkia. Errenteriako Udala, 2018. 154-158 orrialdeak. http://errenteria.net/eu/ficheros/57_33691eu.pdf
Alaken, Gabon-kanta ala bertso satirikoak? In Txistulari, 255-256 zkia., 19-21 orrialdeak. http://txistulari.eus/
Juan Antonio Arozena Egimendia, Agustin Mendizabal Iturria. Txistua Oiartzunen (I): lehen aipamenetatik XIX. mende bukaera arte. Txistulari Aldizkaria, 182. alea. 2000ko Apirila-Maiatza-Ekaina. 5-11 orrialdeak