Funtsen ikertzeko eta ondare immaterialari buruzko artxiboen kontsultatzeko dispositiboak

Iparraldeko ahozko memoriari buruzko soinu artxiboen eta ikus-entzunezkoen ikerketa eta ezagutza bultzatu nahi du Euskal kultur erakundeak.

Ondare datubase batzuen kontsultatzeko parada erraztu nahiz, 2018ko urte bukaeran Euskal kultur erakundeak Euskal Herriko kultura ondare immaterialaren inguruko ikus-entzunezko eta soinu fondo ezberdinen kontsultagune bat ireki du bere Uztaritzeko egoitzan. Kontsultagune horri esker, hitzordua hartuz, bisitariak EKE-ren edota erakunde nahiz elkarte partaideek utzi bildumak kontsulta ditzake. .

Aldi berean, Euskal kultur erakundeak Mintzoak.eus plataforma numerikoa sortu du, erakundeak berak edo Euskal Herriko beste eragile batzuek bildutako Ipar Euskal Herriko soinu edo ikus-entzunezko lekukotasunen hedapena errazteko asmoz.

Ikertu ditugun balio handiko bildumak

© Lautarchiv - Humboldt-Universität
© Lautarchiv - Humboldt-Universität

Alemaniako 1914-1918ko Euskal presoen grabaketak

1915-1918 artean, Prusiako Komisio fonografikoak Alemaniako preso-esparruetan zeuden presoak grabatu zituen. Horien artean 10 Euskal preso. 2014an, 2016an eta 2018an, artxibo hauen kopia numerikoa jaso du Euskal kultur erakundeak Berlingo Etnologia Museoaren eta Humbold Unibertsitatearen eskutik.

© Mucem
© Mucem

MuCEM-eko artxibo soinudunak

MuCEM -lehengo MNATP- museoaren Euskal Herrian bildutako 1947-1984 arteko artxibo soinudunak, Pirinio-Atlantikoetako artxibo zerbitzuaren bidez hedatuak dira. Baionako eta Paueko artxibategietako ikerketa geletan entzungai dira eta beren errepertorio numerikoa, sarean. Euskal kultur erakundeak fondo honen tratamendu intelektuala eta eskubideen jabegoaren bilaketa egin ditu.

© EKE - D.Velez
© EKE - D.Velez

Maite Barnetche-ren telebista emankizunak

Euskal kultur erakundeak eta INA - Frantziako entzun-ikusen erakundeak (Tolosako adarra - INA Délégation Pyrénées) lan amankomuna abiatu dute 2017an Maite Barnetche (1941-1986) kazetariak 1971 eta 1985 artean zuzendu telebista emankizunen baloratzeko. Egiazko altxorrak daude INA-ren jabegoan diren dokumentu horietan. "Magazine Basque : Euskal Herria Orai eta Gero" bilduman sailkatuak dira. Mintzoak.eus plataforman zerrendatuak dira.