Kattalin Salha

Kattalin Salha

Kattalin Salha 1916eko urtarrilaren 31n Donibane Lohizunen sortua da. Amak San Gomar hotela atxikitzen zuen, aita Itsas Merkataritzan zebilelarik. Kattalinek ez zuen hotelaren segida hartu nahi.

Erizain ikasketak segitu ditu Bordelen, 16 urtetan Akizen "brebeta" pasatu ondoan (1932an), eta bi urte geroago Kurutze Gorriaren diploma ukan ondoan. 1939-1945ko gerlan, erizain bezala mobilizatua izan zen. 1947an ezkondu zen. Erizain izan zen Darricau klinikan Donibane Lohizunen, eta gero Itsas Armadako sozial zerbitzuan 1971 arte.

Arrantzaleen zerbitzuko pasa duen garai horrek hunkitu du bereziki Kattalin. Dakarrera erizain bezala bi kanpainia egin ditu.
Gaur egun, 94 urtetan, militante da "Itsas Misioa" eliz zerbitzuan.

Kattalain Salha Donamartirin grabatua izan da, senar zenaren etxean. Kattalinek, bere familia aurkeztu ondoan, erizain ikasketak, 1939-1945eko gerla, Itsas Armadako sozial zerbitzuan erizain ibilbidea, Dakarren (1962-1963 ean) arrantzaleen artean egin duen kanpaina kondatu dizkigu, itsas munduak ezagutu duen pertsona adierazgarrietako bat, Koxe Basurco, gogoratuz.

 

Gehiago jakin

Gehiago jakin