Rosette Nérou
Rosette Nérou 1936ko urtarrilaren 18an Ziburun sortua da, zazpi haurrideko familia batean (lau neska, hiru mutiko). Aita arrantzalea zen, hiru anaiak ere bai. Gaur, Rosette-n semea arrantzalea da ere. Bere senarra patroia eta armadorea da. 1957an ezkondua, hiru haur ukan ditu.
Rosettek eta bere bi ahizpek saregile ofizioa ikasi dute, bizi guzian praktikatu duten lanbidea. Gaur, Rosette eta Irene bere ahizpa erretretan dira baina segitzen dute Donibane Lohizuneko portuan sareak konpontzen. Azken saregileak dira.
Grabaketa (frantsesez) Rosette Nérouren bizitegian iragan da, Ziburun. Arrantzale euskaldun familia aurkeztu ondoan, saregile aprendizgoaz eta ibilbideaz (tokiko enpresa batean eta gero Hegokoa kooperatiban) hitz egin digu. Dakarreko kanpainetaz eta bereziki han iragan duen sasoiaz mintzatu zaigu. Saregile ofizioan erabiltzen dituen teknikak xeheki azaldu eta erakutsi dizkigu lan tailerran.