Raphaël Miranda
Raphaël Miranda 1920eko abenduaren 2an Urruñan sortua da etxalde ttipi batean, sei haurrideko familia batean. 6-7 urte zituela, familia joan zen Zokoara bizitzera eta aitamek lan egin zuten Zokoako kontserbategian. 16 urtetan, arrantzan hasi zen "Lapurdi" lurrunontzian. 55 urte arte, sei ontzitan ari izan da. Raphaël platero ona zen, patroiek gutiziatzen zutena. 1949an ezkondu zen eta 3 haurren aita da. Ez du nahi izan haurrek arrantzan lan egitea.
Raphaël Zokoako bere etxean filmatua izan da. Haurtzaroa eta eskolatzea aipatu ondoan, aitamen lanaz Zokoako (EMB) kontserbategian, 1940-1950 hamarkadaz ari izan zaigu.
Nagusiki platero ibilbideaz (1936-1975) hitz egin digu eta Dakarreko kanpainetaz.
1939-1945eko gerlan, Pazifika ozeanoan armadako ontzi batean bizi izan duen lekukotasuna eskaini digu.