Beñat Mendiboure
Beñat Mendiboure 1957ko urriaren 9an Baionan sortua da (gurasoak Euskal Herri barnealdekoak, aita makearra). Bere aitagin-arreba arrain-erosle baitzen, hunen enpresan sartu zen 1981ean, DUT Génie mécanique ikasketak egin ondoan.
1993an, Mikel Arregui arrain-eroslearekin elkartu da DIMA enpresa sortzeko. 1994an, krisia garaia izan zen, arrantzaleek Espainian saltzen zuten arraina. Aurre egiteko, DIMAk enpresaren adar bat Oiartzunen idekitzen du, Mikel Arreguik zuzentzen duena gaur egun, Beñat-ek Donibane Lohizuneko DIMAren ardura duelarik.
25 langile Donibanen, 14 Oiartzunen, DIMAk segitzen du bere bidetik, elkartasunari eta kalitateari lehentasuna emanez, sorterriari leial egonez.