Dominique Lavillard
Dominique Lavillard 1941eko abenduaren 13an sortua da Ziburun, Bordagainen, zortzi haurrideko familia batean (6 mutiko, 2 neska). Aita, argiketari (elektriziano) Ezpeletan, gazterik arrantzale bilakatu zen, lau aldiz gehiago irabazten baitzuen arrantzan. Sei anaiak arrantzaz bizi izan dira. Dominique aña (txo) bezala hasi zen bere aitarekin, 14 urtetan (1956) eta 25 urtetan bere ontzia, "Jean-François", erosi zuen. Hunen ondotik, "Bidassoa" ontzia ukan zuen (1972) eta gero "Vagabond" (1984). Erretiroa hartua du 1996an.
Grabaketa Urruñan egina izan da, bere bizitegian. Dominique Lavillard-ek bere familia eta Bordagainen iragan haurtzaroa aurkezten dizkigu, auzo honetako bizimodua eta arrantzale ibilbidea. Deskribatzen ditu atuna arrantza teknika, peita biziarekin, mariñel bakoitzaren papela itsasontzian, arrain salmenta eta, azkenik, Dakarreko kanpainak.