Angel Echeveste
Angel Echevesteren aitamak, hondarribitarrak jatorriz, Ziburura etorri ziren eta 1927an ezkondu. Angel 1932an sortua da. Ikasketak Ziburun segitu ditu 14 urte arte. Zertifikata ukan ondoan, arrantzale bilakatu da. Hasi zen aña (txo) gisa, bere aita bezala, 1946an. 1964ean, "Henri" atun-bolintxeroaren patroi izan da. 1986an, erretiratu da eta bere ontzia saldu du.
Angel Echeveste bere etxean, Ziburun, grabatua izan da. Hiri horretan segitu zuen eskolatzea aipatu ondoan, Donibaneko portuan eraman duen arrantzale bizia kondatzen digu, lehenik "Sabina" ontzian aña bezala, 14 urtetan, eta "Bidassoa" sardina-ontzian 16 urtetan. "Henri" bere ontziaren maketaren aitzinean, sardina, antxoa eta atuna arrantzatzeko teknikak esplikatzen dizkigu, 1939-1945 gerla aitzin eta ondotik (kaxan arto xurikinekin, peita biziarekin) eta sare ezberdinekin (malla, bolintxa). Sardina arrantza eta atunena (peita biziarekin), kontserbategien eta portuaren garai onak aipatzen ditu ere bai, Dakarreko kanpainak ahantzi gabe. Donibane Lohizuneko portuaz, gazteak erakartzen ez dituen arrantzale ofizioaren egoeraz zonbait gogoeta eskaini dizkigu.