Dominique Douat
Dominique Douat 1912ko irailaren 27an sortu da Ziburun, Bordagain mendixkan, sei haurrideko familia batean. Bere gurasoek eta aitaginarrebak ez zuten nahi arrantzale bilaka zedin.
Bizi guztian, itsasontzi egile izan da Ziburun, bere kontu, 1941tik 1977ra, erretiroa arte.
1947an, biberoak ontzietan emaiten hasi zen, eta ezagutu du atun arrantzaren garai emankorra.
Gain-gainetik maitatu du lanean aritzea. Ezkondua da eta hiru alabaren aita. Grabaketa dugunean, 97 urte zituen eta oraindik txirrindulaz ibilki zen Ziburuko portuan!
Dominique Douat, bere etxean filmatua izan da, Ziburun. Gaztaroa, soldadogoa eta 1939-1945eko gerla aipatu dizkigu. Ondotik, itsas zurgin ofizioaz ari izan zaigu, garai haietako ontziolez, portuko biziaz eta arrantzaleen bizi-baldintzetaz eta azkenik, labur bada labur, Dakarreko arrantzaren garaiaz.