Fifine Burguete
Fifine Burguete, 1919ko urriaren 23an Ziburun sortua, bi anaia zituen: Eustache 1909an sortua, eta Auguste, 1911n.
Sare egiten eta konpontzen ikasi du Eugénie Albistur-ekin, Ziburuko xaia batean.
Lehen lana, "Lohizun" barkuarentzat egin du 17 urtetan (1936); gero, "Hemen gare" ontziarentzat eta ondotik Pommereau jaunarentzat (1950-1958).
Bi kanpaina egin ditu Dakarren (1963-1965). 1963an, "Itsasokoa" kooperatiban sartu da: 20 urtez ari izan da, saregileen kontramaisu gisa, erretreta hartu arte 1983an.
1940an ezkondua, bere senarra galdu zuen 1943an (gerla garaian, alemanek tirokaturik). Bere bi semeak bere gurasoen laguntzari esker hazi ditu.
Grabaketan, Joséphine Burguete-k, Fifine deituak, familia eta ikasketak aipatu ondoan, saregile lanbideaz hitz egin du: aprendizgotik hasiz erretiroa arte, Dakarreko bi kanpainak barne (1963-1965 bitartean).